Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaiko Tutoretza Erakundea

Laguntza Menua

Bizkaiko Tutoretza Erakundea - Instituto tutelar de Bizkaia

Helburua

Honakook dira Bizkaiko Tutoretza Erakundearen helburuak:

  1. Legez ezgaituta dauden eta egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duten adinez nagusiak babestu eta zaintzea, Kode Zibilak finkatutako eran, epai-agintaritza eskudunak behin-betiko ebazpen irmoaren bitartez hala erabakitzen badu eta hari zeregin hori ematen badio, beti ere aipatutako Legezko Testuan ezarritako lehentasun-ordenaren arabera adierazitako erakunde juridikoen egikaritzapenera bateratzen ez diren beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen bazterketa epaileak onartua gertatzen denean, edozein kasutan. Hark hori aitzakiarik gabe beteko du.
    Funtzio horiek epailearen aginduak ezarritako onurabideen markoan garatuko dira. Zeregin hori iraungi edo ahituko da, hori epai-agintaritza eskudunak dekretatzen duenean.
  2. Hala denean, egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duten adinez nagusien Judizioko Defentsa bereganatzea, baldin eta berauei ezgaikuntza-prozesurik hasia bazaie, eta babesik gabeko egoeran dauden eta ustez gai ez diren pertsonen eta berauen ondarearen defentsarako eta babeserako behin-behineko neurriei begira epai-agintariak zehazten dituen funtzioak burutzea.
  3. Legez ezgaituta daudenen eta Bizkaiko Tutoretzak babestutako helduen integraziorako eta normalizaziorako ekintzak sustatu eta egitea, gizarte baliabideak emanez, ezgaituaren arreta pertsonala, zainketa, birgaikuntza edo zuzperketa eta beharrezko maitasuna, baita tutoretzaren edo zaintzaren burutzapenean horretarako Kode Zibiletik datozen xedapenek norberari eta ondareari begira finkatutako kudeaketa- eta osaketa-funtzioak ere.
  4. Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako babesik gabeko adinez txikien eta tutoretzapekoaren ondasunak administratzea, haien onerako jardunez, zuhurtasunaren eta haien artapenaren eta hobekuntzaren abiaburuen pean, horri buruz Kode Zibilean aipatutako dauden aurreikuspen edo ezarpenekin edo aplika daitezkeen beste Legezko Xedapenekin bat etorririk.
  5. Jaraunspenaren likidazioa tramitatzea eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako babesik gabeko adinez txikiak edo babestutako pertsona helduak jaraunsleak diren jaraunspenen eskubideak eta ondasunak administratzea.
  6. Gurasoenganako, senideenganako eta beste tutore batzuenganako informazioa, orientazioa, aholkularitza eta laguntza.

Ulertuta