Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaiko Tutoretza Erakundea

Menú Ayuda

Bizkaiko Tutoretza Erakundea - Instituto tutelar de Bizkaia

Baliabide Ekonomikoak

Bizkaiko Tutoretza Erakundearen ekonomi bitartekoek eta ondasunek honakook izango dituzte zati.

  1. Gizartekintza Sailaren bitartez Bizkaiko Foru Aldundi txitgorenaren Aurrekontu Orokorretan urtero esleitzen zaizkion trans-ferentziak.
  2. Pertsona fisikoek edo juridikoek, publikoek edo pribatuek, hari ematen dizkioten diru-laguntzak, borondatezko ekarpenak, dohaintzak, jaraunspenak eta legatuak.
  3. Haren ondarea osatzen duten ondasunak eta baloreak eta haren ondasunen emaitzak, errentak edo korrituak.
  4. Haren jardueren ondorioz sortzen diren sarrerak eta Kode Zibilaren 274. artikuluan ezarritako ordainsariak.

Bizkaiko Tutoretza Erakundeak urtero egingo du bere jardueren ekonomi aurreikuspenei eta finantza-egoerei buruzko bere Aurrekontua, ekitaldi bakoitzeko azken hiruhilekoan, hurrengo ekitaldiari begira.

Halaber, Bizkaiko Tutoretza Erakundeak egingo diren finantzaketa, inbertsio eta jarduketa programak egin beharko ditu.